Visesa 4 garaje eta trastelekua saltzen hasi da, jabetza osoan, Ballets de Olaeta 8-10 zenbakian, Zorrozaurre-Bilbon, enkante-sistemaren bidez.

    Argitalpen-data: 

    Hautatutako merkaturatze-prozesuak publizitatearen eta lehiaren printzipioak bermatzen ditu interesdunen artean.

    Visesa 4 garaje eta trastelekua saltzen hasi da, jabetza osoan, Ballets de Olaeta 8-10 zenbakian, Zorrozaurre-Bilbon, enkante-sistemaren bidez.

    Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren etxebizitza publikoa sustatzen duen enpresak, enkantera atera du etxebizitzarekin lotuta ez dauden trastelekudun 4 garaje libreen salmenta, Zorrozaurreko (Bilbo) Ballets de Olaeta kaleko 8-10 zenbakietan egiten ari den etxebizitza babestuaren sustapenean.

    Enkantearen oinarriak eskuratu nahi dituzten pertsonek webgune honetan eskura ditzakete, beheko estekan.

    Eskaintzak pleguan ezarritako ordutegiaren barruan aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 7ko 18:00ak arte.

    Aurkezteko lekua: Juan Benguria Cortabitarte notarioa. Kale Nagusia 31, 3. solairua, Bilbo.