
BIM lan-metodologia eraikuntza sektorearen balio-kate osoa, hau da, parte hartzen duten profesional guztiak tartean sartzen dituen eredu digital batean oinarritzen da.
Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako sozietate publikoa da Visesa, eta haren helburua da etxebizitza-politikak garatzen laguntzea, bermatzeko etxebizitza duina eskuratzen dutela horren behar duten kolektiboek. Horretarako, Etxebizitza Sailarekin eta EAEko beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatzen da, jasangarritasun-irizpideei jarraitzen die, eta ahaleginak egiten ditu Etxebizitzaren Gida Planari (2018-2020) erantzuteko.