Enpresa lizitatzaile interesdun batek espediente honetako Alde Baterako Enpresa Elkarteen kaudimen- eta hautaketa-irizpideak betetzeari buruz egindako kontsultaren ondorioz, Bilboko Zorrotzaurreko Eremu Mistoko AI-1eko EU-1ean dagoen babes publikoko etxebizitza tasatuaren RD-3 partzela besterentzeko baldintzen agiriaren 25. klausularen ohar argigarria egin da; besterentze hori 2023ko ekainaren 22ko 118. EHAAn argitaratu da.
Horren ondorioz, eskaintzak aurkezteko epea 2023ko urriaren 6ra arte luzatu da, 13:00ak arte, eta pliken irekiera urriaren 25ean egingo da, 10:00etan.
Jarraian dauzkazue ohar argigarria eta Zorrotzaurreko RD-3 partzela besterentzeko baldintzen agiria, baita lizitazio honekin zerikusia duen gainerako dokumentazioa ere.
- Anuncio rectificativo
- Nota aclaratoria
- Pliego condiciones enajenación parcela RD-3 Zorrotzaurre
- Anexo 1: Información registral de la parcela
- Anexo 2: Resolución suelo
- Anexo 3: Condiciones urbanísticas
- Anexo 4: Plano y plazos urbanización
- Anexo 5: Estudio geotécnico
- Anexo 6: Modelo de garantía
- Anexo 7: Cuadro resumen proyecto
- Anexo 8: Plantilla justificativa