Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Informazioa eta erabilera baldintzak

Legezko informazioa

34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazio gizartean zerbitzuen emaile guztiek bitartekoak izan behar dituzte, bai zerbitzuen hartzaileei, bai organo eskudunei bitarteko elektronikoen bidez modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan atal honek eskaintzen duen informazio zehatzera atzitzen uzteko.

www.visesa.eus webgunearen titularri buruzko datuak:

Titularra: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA (VISESA)

IFK: A20306775

Egoitza: Gamarrako Atea kalea, 1A – 2. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz (Araba) – Espainia

Tel.: 945 21 40 50

Helbide elektronikoa: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus

Erregistroan inskripzioaren datuak: EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA E.A. 2007ko azaroaren Alfredo Pérez Ávila notarioaren aurrean 12an protokoloaren 4.092 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren babesean eratu zen. Arabako Merkataritzaren Erregistroan 1.381 liburukian, 40 folioan, VI-13561 orrian inskribatuta dago.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

www.visesa.eus webgunea erabiltzean erabiltzaileak legezko ohar hau, erabilera baldintzak, pribatutasun politika eta webgunean dauden gainerako ohar edo argibideak oso-osorik eta eragozpenik gabe irakurri, ulertu eta onartu ditu eta legearekin bat, erabilera ona egiteko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzailea ados ez badago, ez du www.visesa.eus webgunea erabiliko.

VISESAk edozein unetan edukiak, informazioak, webgunearen baldintzak, erabilera baldintzak, pribatutasun politikak eta gainerako legezko oharrak aldatzeko eskubidea gordetzen du. Halakoetan, webgunearen bidez jakinaraziko diegu erabiltzaileei.

www.visesa.eus webgunean hirugarrenen beste toki edo web orri batzuetara estekak egon daitezke, baina ez du horien gaineko erantzukizunik izango, horiekiko inolako kontrolik ez baitu. Horregatik, erabiltzailea bere erantzukizun esklusibopean sartuko da eskaintzen duten edukira eta erabilera baldintzetara.

Egilearen eskubideak eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du marka, merkataritza izen edo ikur bereizgarri, eduki, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak edo bestelako edozein elementu, webgunean txertatuta badago, esklusiboki VISESAren edota hirugarrenen jabetzakoak direla, beraz, trafiko ekonomikoan beraiek bakarrik erabiltzeko eskubidea dute.

Nahiz eta web orrira sartu ez zaie inolaz ere uko egiten eskubideei, oso-osorik edo zati batean eta ez dira eskualdatuko ala lagako edo ez zaie lizentzia emango, berariaz kontrakoa xedatzen denean izan ezik.

Aurreko paragrafoan azaldutakoarekin bat, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta dute webguneko informazio eta edukiari dagokionez, zati batean edo oso-osorik, erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein erabilera ematea, aldez aurretik eta idatziz VISESAk baimendu ez badu.

Webgune honetako edukia ezingo da zati batean edo osorik erreproduzitu, eskualdatu, ezta erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistema erabiliz, inolako moduan eta inolako bitartekoarekin, aldez aurretik idatziz aipatu erakundeak baimendu ez badu.

VISESA honako guztien titularra da: webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuak, menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotikoak, koloreen konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki, baita edukien egitura, hautespena, antolamendua eta aurkezpena ere. Bestela, elementu horiek guztiak erabiltzeko baimena du.

Beraz, erabiltzaileak webgune hau, edukiak eta zerbitzuak arretatsu eta behar bezala erabiliko ditu, lege, moral, erabilera on eta ohitura, ordena publiko eta fede onarekin bat eta erabilera baldintza orokorrei erreparatuko die. Horrez gain, VISESAri dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak zuhurtziaz errespetatuko dira.

Erabiltzaileak berariaz debekatuta du webgunea legez kanpoko helburuekin, debekatuekin edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenekin erabiltzea. Gauza bera gertatuko da edozein modutan VISESAREN marka, irudia edo ospea kaltetzen badute.

Erabiltzaileak baldintza aplikagarri hauek betetzen ez baditu eta VISESARI kalte-galerak sortzen bazaizkio, erabiltzaileak berak erantzungo du. VISESAK eskubideak defendatzeko legezko ekintza egokiez baliatzeko eskubidea gordeko du.

Datu pertsonalak babestea

www.visesa.eus webgunean datu pertsonalak zenbait bide erabiliz lortzen dira, bai inprimakietan, bai gurekin harremanetan jartzeko gaitua dagoen posta elektronikoaren helbidearen bitartez.

Datu horiek une bakoitzean datu pertsonalak babestearen eremuan indarreko araudia errespetatuz tratatuko dira eta webgune honetan deskribatzen den pribatutasun politika kontuan hartuko da, beraz, erabiltzaileek datuak eskuratu baino lehen irakurri beharko dute. Nolanahi ere, datu pertsonalak jasotzeko inprimakian tratamenduari buruzko informazio klausula gaitu da.

Merkataritza komunikazioak

34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, informazioaren gizarte eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak; eta 56/2007 Legeak, abenduaren 28koak, lehenengoa aldatuta informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoak; xedatutakoaren arabera, www.visesa.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoz edo bestelako komunikazio elektronikoaren bitarteko baliokidea erabiliz ez zaiela publizitaterik edo merkataritza komunikaziorik bidaliko aldez aurretik eskatzen edo baimentzen ez badute. Hori lortzeko, inprimatuak gaituak daude.

Nolanahi ere, erabiltzaileek bitarteko elektronikoen bidez merkataritza informazioa hartzearen kontra egin edo ezezkoa azal dezakete eta, horretarako, posta elektronikoa bidaliko dute honako helbideren batera: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus. Dena delakoa, bidaltzen den komunikazio bakoitzean aukera hori emango da.

Webguneko titularraren erantzukizuna

VISESAK ezin du bermatu edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, beraz, webgunean nabigatzen ari diren bitartean birus informatikoak hartzen badituzte, erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan sor ditzaketen kalteengatik ez du erantzukizunik onartuko.

Era berean, www.visesa.eus webgunearen titularrak honakoak ez ditu kontrolatu eta bermatuko: etengabeko atzipena eta webguneko elementuak nahiz informazioak behar bezala ikusi, deskargatu edo erabiltzea. Nolanahi ere, kontroletik kanpo gelditzen diren faktore edo gorabeherek saihets, zail edo eten dezakete. Hala, zerbitzua etenez, atzeratuz edo gaizki funtzionatuz gero, ez da arduradun egingo Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA enpresaren kontrolpetik kanpo gelditzen badira, ezinbestekoa bada edo erabiltzailearen dolozko edo erruzko jardueraren ondorioz eraginak badira.

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA konpainiak ez du erantzukizunik onartuko bere inguruan hirugarrenen webguneetan izan daitekeen informazioagatik, ezta hirugarrenen esteka edo bilatzaileen bitartez gure www.visesa.eus webgunean sartzean lor daitekeenagatik.

Adingabeek webgunea erabiltzea

www.visesa.eus webgunea adingabeentzat ez izan arren, atzipena uzten zaie. Hala ere, adingabeak informazioa eskatu nahi badigu, bakarrik berez egin dezake 14 urtetik gorakoa denean. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-ahala duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du eta bigarrenak lehenengoaren izenean enpresak datu pertsonalak tratatzeko baimena emango du. Ildo horri eutsiz, adingabeak bere kargura dituztenek adingabearen adinaren arabera webguneko zerbitzu eta eduki egokiak zehazteko erantzukizun esklusiboa onartuko dute.

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA enpresak ez du erantzukizunik izango, adingabe horiek aipatu eskakizunak bete gabe datu pertsonalak eskuratzen badituzte.

Beste webgune batzuetatik www.visesa.eus webgunera estekak

www.visesa.eus helbidearen edozein orrialdera Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA konpainiarekin zerikusia ez duen web orritik “hiperesteka” egin nahi edo gauzatzen duten pertsona edo erakundeek honako baldintzak bete beharko dituzte:

Ezin dira erreproduzitu www.visesa.eus webguneko zerbitzuak eta edukiak oso-osorik edo zati batean.

www.visesa.eus webguneko orrialdeei buruz ez da onartuko azalpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik.

Nahiz eta “hiperesteka” egin, ez du zertan harremanik egon behar Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA eta egiten den web orriko edo atariko titularraren artean. Halaber, baliteke Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA konpainiak atari horretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak ez ezagutu eta onartzea.

Euskadiko Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA ez da “hiperesteka” egin den web orrian edo atarian eskura jarritako edukien eta zerbitzuen arduraduna izango eta horretan dauden informazio eta azalpenen erantzukizunik ez du.

Cookie-ak

Cookie-aktestu fitxategi txikiak dira eta ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordeko dira, webgune zehatzetako orrietan sartu ala horiek bisitatzeko. Hala, berriz konektatzean erabiltzailearen lehentasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookie-ek horretan dauden datuak ezin dituzte irakurri, ezin dute informazio pertsonala lortu, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri ere.

Ikusi webgune honetan erabilitako kukiei buruzko informazioa “kukien politika” atalean.

Gizarte sareei buruzko informazioa

Ikusi “Pribatutasun Politika” atalean informazio zehatza.

Legedi aplikagarria eta eskumena

www.visesa.eus webgunearen bidez garatutako jarduerak Espainiako indarreko legeria aplikagarria bete beharko du.

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA eta www.visesa.eus webguneko erabiltzaileen artean edozein eztabaida edo gatazka sortuz gero, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako auzitegi eta epaitegien eskumena, zehazki, Gasteizko hirikoa (Araba) beteko dutela eta hala balute, beren foruari berariaz uko egingo diotela.

Euskadi, auzolana