VISESA SOZIETATE PUBLIKOAK LEHIAKETA PUBLIKOAREN DEIALDIA EGIN DU BILBOKO ZORROTZAURRE EREMU MISTOKO AI-1EKO 1 EUAN BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA TASATUEN RD-3 PARTZELA BESTERENTZEKO

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Visesa sozietate publikoak lehiaketa publikoaren deialdia egin du RD-3 partzela besterentzeko. Partzela hori Bilboko Zorrotzaurre eremu mistoko jarduketa integratuaren 1 egikaritze-unitatean dago, eta babes publiko tasatuko etxebizitzetarako bizitegi-erabilera du.

VISESA SOZIETATE PUBLIKOAK LEHIAKETA PUBLIKOAREN DEIALDIA EGIN DU BILBOKO ZORROTZAURRE EREMU MISTOKO AI-1EKO 1 EUAN BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA TASATUEN RD-3 PARTZELA BESTERENTZEKO

Enpresa lizitatzaileak salmenta edo alokairu babesturako erabiltzeko ahalmena gorabehera, deialdi honen helburua da 2021-2023rako Etxebizitzaren Gida Planaren ildotik Zorrotzaurre eremuan arrazoizko alokairuko sustapena bultzatzea eta etxebizitza behar duten pertsonentzat izatea, baldin eta beren diru-sarrerak (bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuak) urtean 21.000 eta 39.000 euro artean badaude.

Visesari dagokionez, arrazoizko alokairuaren araubidean sustatzeko adjudikazio-prozedurak 2012ko urriaren 15eko aginduak aurrez ikusitako kupoen araubidea bete behar du eta, ondorioz, diru-sarrera gutxiago dituzten pertsonentzat izan beharko litzateke.

Visesak arrazoizko alokairuaren araubidean sustatzeko baldintzatzaileak ditu eta, bereziki, eskubide subjektiboen titularren kupoa bete behar da, sustatzaile pribatuaren aldean. Horrenbestez, Visesarentzat bideraezina da RD-3 partzelako kasuari jarraikiz arrazoizko alokairuaren araubidean etxebizitza tasatuaren partzeletan sustapena gauzatzea.

Besterentzeari esker, Visesak Zorrotzaurre eremuko hirigintza-kargak, besteak beste jarduketaren hasieratik partzela honek jasan dituen karga garrantzitsuak, bere gain hartzeko baliabideak lortu ahalko ditu. Horrez gain, alokairu-araubide orokorrean etxebizitza publikoa sustatzeko jarduera finantzatuko du.

Informazio gehiago:

Deskribapena: Bilboko Zorrotzaurre eremu mistoko AI-1eko 1 EUan Visesa sozietate publikoaren jabetzako araubide autonomikoko babes publiko tasatuko etxebizitzen RD-3 partzela besterentzea.

Besterendu nahi den partzela:

Besterendu nahi den partzela Bilboko Zorrotzaurre eremu mistoko 1 egikaritze-unitatean dago. HIRU MILA ETA HIRUROGEITA ZAZPI METRO KARRATU ETA HOGEITA HAMALAU DEZIMETRO KARRATU (3.067,34 m2) ditu. Hona hemen bere mugak: iparraldean, 1 egikaritze-unitateko ibilgailuentzako bidea; hegoaldean, 1 egikaritze-unitateko oinezkoentzako bidea; ekialdean, 1 egikaritze unitateko ibilgailuentzako eta oinezkoentzako bidea; eta mendebaldean, 1 egikaritze unitateko oinezkoentzako bidea.

Partzelak sestraren gainean hamabi mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi metro karratu eraikigarriren (12.797,00 m2/s) eraikigarritasuna esleituta du, eta erabilerak honako modu honetan banatzen dira: bizitegirako araubide tasatuan hamaika mila zazpiehun eta berrogei metro karratu eraikigarri (11.740,00 m2/s) eta merkataritzarako mila eta berrogeita hamazazpi metro karratu (1.057,00 m2/s). Gainera, partzelak sestraren azpian sei mila ehun eta hogeita hamalau metro karratu eraikigarriren eraikigarritasuna esleituta du. Guztira eraikigarritasuna sei mila zazpiehun eta hogeita hemezortzi metro karratu eta berrogeita bost dezimetro karratuko AHUkoa da.

Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua:

  1. Tramitazioa: ohikoa.
  2. Prozedura: irekia.
  3. Era: lehiaketa publikoa.
  4. Adjudikazio-irizpideak:
    1. Eskainitako prezioa (70 puntu);
    2. Agirian eskatutako gutxienekoaren aldean, erosteko prezioaren igoera, oinarrizkoaren % 20 (15 puntu);
    3. Alokairu babesturako partzelan garatu behar den sustapenean etxebizitza-kopurua, alokairurako edo arrazoizko alokairurako babes publikoko etxebizitzaren formulapean (15 puntu).

 

Oinarrizko aurrekontua:  6.800.000,00 euro, BEZik gabe, eta gastuak kanpo. Partzelarako eskainitako prezioa ezingo da zenbateko hori baino txikiagoa izan.

Behin-behineko bermea: Lizitazioaren oinarrizko prezioaren % 5 (% 2 + % 3). % 2ko bermea adjudikatzean adjudikaziodun ez diren enpresa lizitatzaileei itzuliko zaie, eta % 3 salerosketako eskritura publikoa ematen den egunean. Enpresa adjudikaziodunari behin-behineko bermea erosteko aukera-kontratua sinatzen duenean itzuliko zaio, aukera-eskubidearen prima ordaindu ostean.

Eskaintzak aurkezteko data berria (azalpen-oharrean oinarrituta): 2023ko urriaren 6a. Ordua: 13: 00etan.

Eskaintzak irekitzeko data berria (azalpen-oharrean oinarrituta): 2023ko urriaren 25a. Ordua: 10: 00etan.

Hirigintza-dokumentazioa eskuratzea: Esteka honetan eskura dauden plangintzako agiriak dira aplikaziokoak: https://www.zorrotzaurre.com/eu/plangintza/

Listado de documentos