REBUILD SARIA

Argitalpen-data: 

Visesak eraikuntza industrializatuaren proiektu onenaren saria jaso du Rebuild Kongresuan.

REBUILD SARIA

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako sozietate publikoak, Visesak, Viuda de Sainz eraikuntza industrializatuaren proiektu onenaren saria jaso du,  Sopelan (Bizkaia) alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitza (BOE) sustatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesua abian jartzeagatik.

Sektoreak erronka garrantzitsuei aurre egin behar dien egoera honetan, eraikuntza-metodo modernoek eta, zehazki, eraikuntza industrializatuaren ereduek funtsezko aldea dute metodo tradizionalekiko. Behar bezala ezartzeko, Visesa Industrializazio Planean oinarritzen da eta plan horrek Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak zein 21-23 aldirako Etxebizitzaren Gida Planak jasotako helburuak lortzeko katalizatzailea izan behar du. Helburuek horiek herritarrek etxebizitza duina eta eskuragarria izateko duten eskubidea asetzera daude bideratuta.

Aurkeztutako ekimena, prozesu eta sistema industrializatuak ikertzeko, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiborako eta obrak gauzatzeko Elkarrizketa Lehiakorraren prozeduraren bidez eratzen da. Formula horri esker, bi helburu jorratzen dira: batetik, elkarlanean garatutako industrializazio-proposamen optimoa hautatzea, eta, bestetik, Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria osatzeko ikerketa egitea.

Sektore publikoa gauzatzen ari den jarduketa berritzaile hori, bere bideragarritasunagatik eta ondorioengatik, adibidetzat har daiteke eta konponbide industrializatuen eskaria aktibatzea ahalbidetzen du.