Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

VISESAK SALDU EGIN DU ZORROTZAURREKO SI-5 PARTZELA

Martxoaren 2an, asteartean, Visesak RESIDENCIAL ZORROZAURRE S. Coop. enpresari transmititu dio SI-5 partzela, San Inazio auzoko Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren 1. jarduera integratuaren 1. egikaritze-unitatean dagoena.

VISESAK SALDU EGIN DU ZORROTZAURREKO SI-5 PARTZELA

Partzela horren azalera hiru mila berrehun eta hirurogeita hamasei metro eta hogeita hamar zentimetro karratukoa da (3.276,30 m2), eta haren sestra gaineko eraikigarritasuna hamazazpi mila ehun eta berrogei metro karratu eraikigarritakoa da (17.140 m2), era honetan banatuta: bizitegi-erabilera askeko hamabost mila hirurehun eta berrogei metro karratu (15.340 m2), merkataritza-erabilerako zortziehun metro karratu (800 m2) eta hirugarren sektoreko erabilerako mila metro karratu (1.000 m2). Halaber, partzela horri esleitutako sestra azpiko eraikigarritasuna zazpi mila zortziehun eta hogeita bederatzi metro karratukoa da (7.829 m2).

Proiektuan 154 etxebizitza daude eraikitzeko.

Transmisioa kargarik gabe egin da eta Visesak bere gain hartzen ditu ordaintzeke dauden urbanizazio-gastuak.

Euskadi, auzolana