Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

EUROPAKO BATZORDEAK BERRIKUNTZA BIKAIN GISA HAUTATU DITU VISESAK SMARTENCITY (KOROATZE AUZOA) PROIEKTUAREN ESPARRUAN BURUTUTAKO BI EKINTZA

Europako Batzordeak Visesak SmartEnCity auzoa birgaitzeko proiektuaren barruan zuzendutako bi ekintza "berrikuntza bikain" gisa aukeratu ditu bere komunikazio-kanaletan azaltzeko.

EUROPAKO BATZORDEAK BERRIKUNTZA BIKAIN GISA HAUTATU DITU VISESAK SMARTENCITY (KOROATZE AUZOA) PROIEKTUAREN ESPARRUAN BURUTUTAKO BI EKINTZA

Lehenengoa Visesak sustatzaile ordezkari moduan eraikinen birgaitzea sustatzeko emandako zerbitzu berritzaileari buruzkoa da. Bigarrena, berriz, herritarren inplikazioa lortzeko erabilitako bitartekoen sortari dagokio.

Europar Batasunaren ustez, Visesa, Etxebizitza Sailburuordetzaren mendeko Sozietate Publikoa, Gasteizko Koroatze auzoan SmartEnCity proiektuaren esparruan gauzatzen ari den bi alderdik merezi dute Berrikuntzako Radarraren plataforman zabaltzeko argitaratzea.

Argitalpen hori esteka hauetan dago eskuragarri, uztailaren 20tik aurrera:

  • Web bidezko sarbidea: website-ra.

  • Smartphone app bidezko sarbidea - iOS edo Android

Europar Batasunak sustatzen dituen ikerketa- eta berrikuntza-proiektuei buruzko informazioaz elikatzen da Europako Berrikuntzako Radarraren plataforma; horri dagokienez aditu independenteek uste dute proiektu horiek merkatua sortzeko ahalmen handia dutela. Helburua aurrerapen teknologiko eta zientifiko ugari eta bikainak herritarrentzat eskuragarri jartzea eta aukera berrietarako bideak irekitzea da.

1- Visesaren zerbitzu berritzailea eraikinen birgaitzea sustatzeko

Europako Batzordearen aintzatespenak berrikuntza-lana nabarmentzen du auzo heterogeneoaren testuinguruan; izan ere, auzo horretan eraikinak eta komunitateak oso desberdinak dira eta ez dago solaskide bakarra den etxebizitzen jabeen elkarte bat, Europako erdialdean eta iparraldean gertatzen den bezala (Housing Associations). Horregatik, Visesa sozietate publikoak jabeen erkidego horien aldeko enpresa Sustatzaile Ordezkari gisa egin du lan jarduketa bakoitzerako. Figura berritzailea da, eraikinen birgaitzea bultzatu nahi duena, eta interes handia sortzen ari da sektoreko eragileen artean.

Jabeen Erkidegoekin akordioak sinatuz Visesak leihatila bakarraren eran proiektuaren kudeaketa eta gainbegiratze tekniko guztia errazten du, jarduketa guztien diseinutik hasi eta obra gauzatu arte, Europako laguntzen eta beste laguntza bateragarri batzuen kudeaketa integrala barne.

Jabeentzako abantaila da, gainera, ez dutela obren kostu osoa aurreratu behar (laguntzen eredu erregularrean gertatzen den bezala), eta bakarrik aurreratu behar dute diruz lagundu gabeko zatia. Horrez gain, Visesa da, etxebizitzen sustatzaile publikoa den aldetik, diseinu-proiektuetarako eta obretarako lizitazio-prozesuak abiarazten dituena "kalitate-prezio" erlazio hobea duten eskaintzak lortuz.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak, Visesaren koordinazioarekin eta kudeaketarekin, eta ohiko laguntzez gain, pertsona ahulenen eskura jartzen dute Berme Funts bat, finantzaketa lortzeko zailtasun bereziak izan ditzaketen errenta baxuenak dituzten pertsonen atxikimendua bultzatzeko berariaz sortua. Funts horrek jarduketaren kostu osoaren %100eraino har dezake eta 3.300.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du. Funtsaren oinarri osoak eta horiek aurkezteko eskabidea, modua eta tokia Visesaren webgunean daude argitaratuta eta diptiko informatibo batzuk diseinatzen dira proiektua bultzatzeko tresna hori zabaltzeko.

2.- Herritarrak inplikatzeko bitartekoen multzoa

SmartEnCityk eredu izan nahi du beste auzo eta hiri batzuetan errepikatzeko. Hori dela eta, Koroatze auzoko froga-eremua degradazio sozioekonomikoagatik jarduketei dagokienez beharrizan handienetakoa duen Gasteizko auzoetako bat izateagatik hautatu zen.

Ezaugarri horiek dituen proiektu orok pertsonengan eta eraikinen eraginkortasun energetikoaren hobekuntzan jartzen duenez arreta, herritarren parte-hartzea behar zen proiektua behar bezala garatzeko funtsezko alderdietako bat moduan.

Ingelesez "Citizen engagement" gisa definitzen dena komunikazio-prozesuko ekintzen multzoa da. Ekintza horien azken helburua pertsonak proiektuan inplikatzea da. SmartEnCity herritarrak inplikatzeko estrategia da, hain zuzen ere, 2020ko uztailean Europako Batzordearen Berrikuntza Radarrak H2020 programaren barruko Europako Proiektu guztien arteko berrikuntza bikain gisa berariaz aintzatetsi zuena.

H-ENEAk eta Visesak garatu duten “Citizen Engagement Toolkit” (Herritarren Inplikaziorako Bitartekoak) teknologia berritzailetzat jo da, merkatua sortzeko potentzial handia duen merkaturako prestatuta dagoena.

Ia bost urte hauetan garatu den estrategiaren oinarria proiektua hainbat mailatatik hurbiltzea eta herritarrei modu integralean zabaltzea izan da, hiri-eskalan, auzo-eskalan, eraikin-eskalan eta, azkenik, pertsona bakoitzaren eskalan.

Prozesuan zehar lortutako esperientzia "bitartekoen maleta" honetan jaso da eta, horrela, ekimenak estrategia guztia eta garatutako ekintzak biltzen ditu.

Bitartekoak proiektua abiarazteko fasean.

  • Proiektuaren aurkezpen instituzionala 2016ko otsailean.

  • Izaera irekiko ekitaldiak: proiektuaren aurkezpena eta xehetasunezko erakusketa egiteko bi ekitaldi. 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

Bitartekoak proiektuaren hasierako fasean

  • Informazio-puntua: hurbileko bulegoa. Hasiera batean Pintoreria kalean zegoen, jarduketa-eremutik gertu. Ondoren auzoaren erdian etxola bat jartzea erabaki zen, auzora hurbiltzeko. Etxola horrek sortarazi zuen interesa ikusita geroago auzoan bertan kokatutako lokal batera eraman zen. 900 bisita baino gehiago artatu dira

  • Aurrez aurreko informazioaren osagarri den harremanetarako telefonoa, kontsultei erantzuteko.

  • Web orrialdeak: herritarrek bi webgune informatibo dituzte eskura: www.smartencity.eu eta www.vitoria-gasteiz.org/coronacion

  • Jabeen erkidegoekin (JE) lehen harremanak izatea, talde horien lehendakariaren edo administratzailearen bidez, ondoren komunitate osoari informazioa emateko bilera bat antolatzeko.

  • Landa-lan teknikoa: lan handia birgaituko diren eraikin guztien egoera zehatza eta zuzena ezagutzeko, eta atari bakoitzak banakako fitxak eta aurrekontuak egiteko.

Bitartekoak proiektuaren inplikazio-, informazio- eta merkaturatze-fasean.

  • Informazio teknikoa eta ekonomikoa prestatzea ad hoc atari bakoitzerako, energiaren ikuspegitik auzoko 6 eraikuntza-tipologiatan oinarrituta, eta ondoren 6 aurreproiektu adierazgarri idaztea.

  • H-Enearekin batera garatu beharreko estrategia definitzea; estrategia horrek gauzatzeko lantalde espezifikoak (5 talde) ezarri zituen, eta denborari dagokionez aldi berean funtzionatzen zuten.

  • Sailkapenerako, jarraipenerako eta JEekiko harremanetarako sistema espezifikoa (1. taldea), auzoak birgaitzearen arloan aditua den Gerardo Ruiz Palomeque jaunak zuzenduta. Sistema horrek aukera ematen zuen ekintzak ad hoc definitzeko JE bakoitzerako edo bizikidetza-unitate bakoitzerako. 380 bilera baino gehiago egin ziren.

  • Herritarrak inplikatzeko ekimenak (2. taldea):

    • "Early adopters"-en identifikazioa (Eulogio Serdán 4, atxikitako lehen atari gisa); horiekin aliantza-harreman estua sortu zen, auzoko gainerakoentzat eredu izan zedin. 2017ko ekainean informazio-olana handi bat jarri zen proiektuari atxikitako lehen atariaren fatxadaren gainean.

    • Erabiltzaile liderrak identifikatzea eta Talde Eragile bat sortzea, proiektuaren hedapen handiagoa egiteko hainbat ekintza gauzatzeko, proiektuaren bultzatzaile bihurtuko zena bizilagunentzat. Azpimarratzekoa da bideo bat egin zela, non atxikitako pertsonek parte hartzen zuten, auzoari jardueraren onurak azaltzeko.

    • Auzoko elkarte edo talde garrantzitsuekin eta adierazgarriekin lan egitea: parrokia, Errota Zaharra auzotarren elkartea, Koroatze auzoko adinekoen zentroa, zerbitzu soziokulturalen animatzaileak, Sirimiri, osasun-zentroa, SEA, Arabako enpresaburuen elkartea, Aprejual elkartea, Gasteiz On hedabidea,…). Errota Zaharra elkartearekin auzo-proiektua bultzatzeko lan handia egin zen.

    • Antzeko esperientzia izan duten auzoak dituzten beste hiri batzuetara bisitak antolatzea: Iruñeko Txantrea auzora bidaia 2017ko urrian.

    • Bisita interesgarriak antolatzea Gasteizen: Aldabe Gizarte Etxeko biomasa instalazioa; auzoko galdara San Viator inguruan, birgaitzeak Etorbidean eta Zaramagan.

  • Informazio-, hedapen- eta komunikazio-ekimenak (3. taldea)

    • Hiri mailan:

      • Informazioa komunikabideetan: 22 prentsa-ohar banatu ziren, 136 albiste baino gehiago egunkarietan, 2 irrati-kanpaina 2017ko urrian eta 2018ko apiril-maiatzean, prentsaurrekoak, 4 elkarrizketa irratian.

    • Auzo mailan:

      • Diseinu prozesuak parte hartzeko tailerrekin. 2016ko maiatz-ekainean, Gasteizko Udalak antolatuta, auzoaren urbanizazioa diseinatzeko prozesu bat abiarazi zen eta herritarrek parte hartzeko tailerrak antolatu ziren. Jarduteko 5 aukera-leku identifikatu ondoren, jarduteko proposamenak definituko ziren.

      • Emaitzen pilotuak. 2016ko udazkenean Gasteizko Udalak Aldabe kalea itxi zuen asteburu batez eta urbanizazioaren inguruko informazio-jarduerak antolatu ziren. Ondoren erakusketa bat egin zen eta postontzi bat jarri zen auzoko pertsonek proposamenak bozkatzeko.

      • Erakusketak: 2016ko urrian, Aldabe Gizarte Etxean, fatxada-mota desberdinen 6 birgaitze-aurreproiektu idatzien eta 1/1 eskalako maketen erakusketa egin zen. Horiekin batera informazio-panelak aurkeztu ziren, soluzioak eta proiektuak zehaztuta. Erakusketa horretan Koroatze auzoan bizi diren pertsonek Visesako teknikariak eta horretarako prestatutako monitoreak zituzten eskura, arreta ona bermatzeko.

      • 2017ko ekainean 3 informazio-jardunaldi ireki eta tailerrak egin ziren Aldabe Gizarte Etxean. Erabiltzaileek proiektuari buruzko informazio orokorra lortzeko aukera zuten, beste auzo batzuetako antzeko esperientziak aurkezteko, zalantzak azaltzeko eta argitzeko mahai tematikoak, iradokizunak…. Ekitaldi honetan proiektuen dokumentazio teknikoa, bero-sarerako konexioa, berme-funtsa eta finantza-erakundeekiko hitzarmena aurkeztu ziren eta ostean hori postontzietan banatu zen.

      • Dokumentazio teknikoa lehenengoz entregatzea eta ondoren postontzietan banatzea.

      • Atez ateko kanpainak (4. taldea): Atari-ren laguntzarekin atez ateko informazio-kanpainak egin ziren proiektuaren informazioa etxe guztietara hurbiltzeko, auzo osoak erabakiak behar bezala hartzeko informazio zehatza zuela bermatzeko eta egon zitezkeen zalantza guztiak argitzeko. Kanpaina horiei esker, gainera, proiektuaren aurka zeuden pertsonak identifikatu ahal izan ziren, eta horiekiko informazioa emateko ekimenak egin ahal izan ziren, oposizioa izateari utz ziezaioten. 650 bisita baino gehiago egin ziren.

      • Lokalen tratamendu espezifikoa, ezaugarri bereziak dituztelako.

      • 2019ko abendua eta 2020ko uztaila bitartean SmartEncity: Errota Zaharra- Errota Berria izeneko horma-irudia diseinatu eta egin zen Eulogio Serdán kaleko 4. zenbakiko ekialdeko goialdean, komunitate horren, Verónica Werckmeister-en eta ID-Arte-ren (Euskadiko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Mailako Eskola) parte-hartzearekin, Visesaren koordinaziopean.

    • Erlazionatutako beste agente batzuekin (5. taldea)

      • Proiektuaren balizko kontrakoak identifikatzeko eta haien pertzepzioa hobetzeko ekintzak, informazio eta gogobetetze handiagoa oinarri hartuta.

      • Komunitateei zerbitzua ematen dieten finkak administratzen dituzten enpresekin lan egitea. Bilera Administratzaileen Elkargoarekin, proiektuari buruz zer iritzi zuten jakiteko eta iradokizunak jasotzeko. Auzoko finken administratzaile guztiekin bilerak egitea, proiektuan laguntza eskatzeko.

      • Komunikazio etengabea, proiektuko kideen arteko desberdintasunak kudeatzeko.

  • Proiektuaren garapenaren fasea

    • Adierazleen taula batzuk egitea Visesaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioko sistemaren garapen espezifikoan oinarrituta, jabeen erkidego guztietarako informazio guztiz gardena eta espezifikoki landua eskaintzeko. Informazio hori prezioei, laguntzei, irtenbide tekniko posibleei eta kostu-simulazioei buruzkoa zen.

    • Etengabeko komunikazioa auzo-elkarteekin.

    • Komunitate bakoitzari eta bizikidetza-unitate bakoitzari laguntza pertsonalizatua eta etengabeko aholkularitza ematea, atxikitze-prozesutik obrak amaitu arte eta emaitza monitorizatu arte.

    • Etxebizitzen energia-kontsumoaren eta erosotasunaren monitorizazioari buruzko informazio-bilerak (helburuak, kontagailuak, protokoloak, plataforma, etab.).

    • Etxebizitzak birgaitu ondoren (aireztapena, eraginkortasun energetikoa, etab.) etxebizitzak erabiltzeko jardunbide egokiei buruzko sentsibilizazio-bilerak.

    • Azkenik, proiektuarekiko gogobetetzea eta kolektiboen emaitza neurtzeko ekintzak aurreikusi dira, amaiera gisa.

Euskadi, auzolana