Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

ARRASATEN ETA SANTURTZIN ETXEBIZITZA BABESTUAK ESLEITZEKO ESKARIEN EPEA IREKI DA

Visesak, hots, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sozietate publikoak, Arrasaten 121 gizarte-etxebizitza sustatu ditu alokairuan eta babes ofizialeko 63 etxebizitza salmentan, eta Santurtzin babes ofizialeko 32 etxebizitza salmentan.

ARRASATEN ETA SANTURTZIN ETXEBIZITZA BABESTUAK ESLEITZEKO ESKARIEN EPEA IREKI DA

Iragan ekainaren 25ean, Visesak Arrasateko Zerrajera inguruan sustatu dituen babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozeduraren bigarren fasea hasteko agindua argitaratu zen. Agindu horretan, arlo funtzionala handitzen da, Visesak eremu horretan sustatuko dituen etxebizitzen esleipenean izena eman eta parte hartu ahal izateko.

Bestalde, ekainaren 26an Santurtzin babes ofizialeko 32 etxebizitza esleitzeko prozedurari hasiera emateko agindua argitaratu zen.

Esleipen horretarako, Etxebide - Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua erakunde horretan inskribatutako pertsonekin jarri da harremanetan, posta bidez edo mezu elektronikoz, eta 945 016 296 telefono-zenbakia jarri du martxan, kontsultei erantzuteko.

Telefonoz, telematikoki edo postaz eman daiteke izena, honako epe hauetan:

  • Arrasate: uztailaren 1etik 27ra

Arrasate udalerrian, Zerrajera inguruan, erosketako etxebizitzen (azalera-eskubidea) promozioan izena emateko epea ireki da, 2020ko uztailaren 1etik 27ra bitartean.

Informazio gehiago

  • Santurtzi: Uztailaren 2tik 28ra

Santurtziko udalerriko San Juan del Rompeolas-en erosketako (azalera-eskubidea) etxebizitzen promozioan izena emateko epea 2020ko uztailaren 2tik 28ra bitartean egongo da zabalik.

Informazio gehiago

 

121 gizarte-etxebizitza alokairuan eta babes ofizialeko 63 etxebizitza salmentan, Arrasaten Babestutako 184 etxebizitzaren promozioa Arrasateko Zerrajerako 53 egikaritze-eremuko J.I.01 lursailean dago, lehen Unión Zerrajera enpresaren instalazioek okupatzen zuten tokian.

  • Babes ofizialeko 63 etxebizitza salmentan

Etxebizitza guztiek edukiko dituzte garajea eta trastelekua. Salmentako 63 etxebizitzen artean, 2 logelako 21 etxebizitza (horietatik 3 mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta) eta 3 logelako 39 etxebizitza daude.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak 2019ko azaroan etxebizitzak esleitzeko lehen prozesua abiarazi zuen, eta, orain, bigarren esleipen-prozedura honekin, izena emateko arlo funtzionala handitu da.

Arrasate 63 BOE

  • 121 gizarte-etxebizitza alokairuan

Alokairuko 121 gizarte-etxebizitzen artean, 2 logelako 51 etxebizitza (horietako 6 egokituta) eta 3 logelako 64 etxebizitza egongo dira. Guztiek edukiko dituzte garajea eta trastelekua lotuta.

Etxebizitza horiek esleitzeaz Etxebizitzako Ordezkaritza arduratzen da, indarreko esleipen-prozeduraren arabera. Ondoren, Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu etxebizitza horiek.

 

Babes ofizialeko 32 etxebizitza Santurtzin

Visesak Santurtziko Juan de Rompeolas kalean sustatu dituen 32 etxebizitzetatik 10 izango dira 2 logelakoak eta 22 etxebizitza 3 logelakoak. Horietako bi mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta egongo dira.

Santurtzi 32 BOE

Euskadi, auzolana