Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

ARRASATEKO ZERRAJERA EREMUAN SALTZEKO 63 ETXEBIZITZA ETA ALOKATZEKO 121 ETXEBIZITZA EGITEKO OBRA ADJUDIKATU DU VISESAK

Arrasateko A.E.56-Zerrajera eremuan 184 etxebizitza eta lotutako urbanizazioa eraikitzeko lanak Construcciones Moyua enpresari adjudikatu zaizkio 17.508.031,45 euroko zenbatekoan (gehi BEZ).

ARRASATEKO ZERRAJERA EREMUAN SALTZEKO 63 ETXEBIZITZA ETA ALOKATZEKO 121 ETXEBIZITZA EGITEKO OBRA ADJUDIKATU DU VISESAK

Visesak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak, 184 etxebizitza sustatuko ditu Arrasateko A.E.56-Zerrajera eremuko J.I.01 lurzatian: babes ofizialeko 63 etxebizitza salmentan jarriko dira eta gainerako 121 BOEak alokairuan. Halaber, lotutako urbanizazio-lanak egikarituko dira. Eraikuntza-proiektua Urgari Estudioak idatzi du.

Kontratu honen lizitazio-prozesuari hasiera emateko, 2020ko urtarrilaren 8an argitaratu zen lizitazioa Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Plataformako Kontratatzailearen Profilean. Horren aurretik, 2019ko abenduan, EBAOra igorri zen iragarkia. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua (eraikuntza eta lotutako urbanizazioa) 19.371.936,98 eurotan ezarri zen (BEZik gabe).

Enpresa lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren, Visesak Construcciones Moyua, S.L. enpresari adjudikatu dio babestutako 184 etxebizitza eta lotutako urbanizazioa egiteko obra, 17.508.031,45 euroko prezioan (gehi BEZ).

Promozioaren baitan babes ofizialeko 121 etxebizitza alokairuan jarriko dira eta Alokabidek (Etxebizitza Sailaren alokairurako sozietate publikoa) kudeatuko ditu; babes ofizialeko gainerako 63 etxebizitzak salgai jarriko dira azalera-eskubidean eta Visesak kudeatuko ditu.

Salgai jarriko diren 63 BOE horiek honela banatuko dira: bi logelako 21 etxebizitza eta hiru logelako 39 etxebizitza (horietako hiru mugikortasun urriko pertsonentzat). Etxebizitzen prezioa 124.900 eurotan hasiko da.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak 2019ko azaroan egin zuen etxebizitzak adjudikatzeko prozesua, eta, orain, Visesak kontratuak sinatzeko lanak hasiko ditu etorkizuneko jabeekin. Aurreikuspenen arabera, etxebizitzak 2023ko laugarren hiruhilekoan entregatuko dira.

Jarduketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bitartez, beharrizan handiena duten kolektiboen etxebizitza-beharrei erantzuna ematen jarraitzen du, Etxebizitzaren 3/2015 Legean eta 2018-2020ko Etxebizitzaren Gida Planean jasotakoaren arabera.

Euskadi, auzolana