Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

KOROATZE AUZOKO BIRGAITZE ENERGETIKOA AURRERA DOA OBREN BIGARREN FASEAREN EGIKARITZEAREKIN

Argitalpen-data: 

Obrak 2020ko bigarren hiruhilekorako amaituta egotea aurreikusten da.

KOROATZE AUZOKO BIRGAITZE ENERGETIKOA AURRERA DOA OBREN BIGARREN FASEAREN EGIKARITZEAREKIN

Jada antzeman daiteke Gasteizko Koroatze auzoa birgaitzeko obren bigarren fasea gauzatzen ari dela.

Aldamioak jarrita daude ekimenari atxikitako honako atari hauetan: Manuel Díaz de Arcaya kaleko 12. zenbakian, Koroatze kaleko 6. zenbakian, Eulogio Serdán igarobideko 4. zenbakian eta Aldabe kaleko 5. eta 7. atarietan. 2. faseko gainerako erkidegoetan, hau da, Badaia kaleko 8. zenbakian eta Aldabe kaleko 10., 12. eta 16. zenbakietan daudenetan, irailean hasiko dira aldamioak jartzen.

Auzoa birgaitzeko obren bigarren fase hau 2020ko bigarren hiruhilekorako amaituta egotea aurreikusten da.

Smartencity ekimenari atxikitako gainerako atariei dagokienez, 3. eta 4. faseetan bilduta daude. Birgaitze-proiektu guztien idazketa jada adjudikatuta dago, eta urte honen bukaerarako amaituta egongo dira. 3. faseko obren egikaritzea udazken honen hasieran lizitatzea aurreikusten da, eta 4. fasekoak, aldiz, 2019. urtearen amaieran.

Euskadi, auzolana