Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

EZEZAGUNAK KONTZERTUA - XIX-XX. MENDEKO EMAKUME KONPOSITOREEN AHOTS EZKUTUA.

Argitalpen-data: 

Azaroaren 4, 19.30ean. Jesus Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian, Gasteiz.

Datorren astelehenean, azaroaren 4an, arratsaldeko 19:30ean, Jesus Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian, jarduera bat izango da Emakundek antolatu duen XVI. Berdintasunerako Gunearen baitan. Aurtengo leloa "Erabakitzen dudana izango naiz” da, eta, ildo horretatik, jardunaldiak honako gai hau jorratuko du: XIX. eta XX. mendeetan zehar musika euren lanbide bilakatzen saiatzeaz gain, emakumeei beti pribatua izan zaien genero bat —konposizioa— lantzen saiatu ziren emakume konpositore ezezagunak.

“Ezezagunak: emakume konpositoreen ahots ikusezina” izenburupean, Eugenia Boix abeslariak, Teresa Valente biolontxelistak, Susana García de Salazar pianistak eta Carmen San Esteban aktoreak Eresbilen, Musikaren Euskal Artxiboan, eta Baionako Euskal Museoan bildutako musika berreskuratuko dute.

Kontzertu-ikuskizun hau Visesak, Alokabidek, Ihobe SAk eta Uraren Euskal Agentziak babesten dute eta sarrera doakoa izango da. Etortzeko, izena baino ez duzu eman behar 690698736 telefono-zenbakian edo helbide elektroniko honetan: visesa@visesa.eus

Euskadi, auzolana