Datu pertsonalen tratamendua

VISESAn tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalak babestearen arloan indarreko araudia, besteak beste, 2016/679 (EB) Araudia, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horien zirkulazio libreari buruz pertsona fisikoak babesten dituena eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena, zorrozki betetzez arduratzen gara.

Horrekin bat, VISESAk datu pertsonalak tratatzeari buruzko gaietan hurrengoa jakinarazi nahi du:

Datu pertsonalak tratatzearen arduraduna

Nortasuna: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA

IFZ: A20306775

Posta helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1A – 2. Solairua
01013 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Tel.: 945 21 40 50

Helbide elektronikoa: gasteiz@visesa.eus; bilbao@visesa.eus; donostia@visesa.eus

Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak

Interesdun guztiak, datu pertsonalak tratatzeari dagokion guztian, datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar daitezke. Lehen adierazitako posta helbidera jo daiteke edo postal elektronikoa bidal daiteke hurrengo helbidera: dpo@visesa.eus.

Tratamenduari buruzko printzipioak

Datu pertsonalak tratatzean 2016/679 (EB) Araudiak, Europar Parlamentu eta Kontseiluarenak, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalak tratatu eta datuak libreki zirkulatzeari dagokionean pertsona fisikoak babesten dituenak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, (aurrerantzean DPBA) eskatutako printzipioak errespetatzen ditu:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasunaren printzipioa: jasotzen ditugun datuak zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez tratatuko dira, beharrezkoa denean, interesdunak baimena eman ondoren edo kontratua gauzatzeko, interesduna aldea denean ala horrek eskatuta kontratuaren aurreko neurriak aplikatu behar direnean edo tratamendua legezko eskakizun aplikagarria betetzeko, interesdunaren ala beste pertsona fisiko baten bizi interesak babesteko edo arduradunak ala hirugarrenak bilatutako legezko interesak asetzeko beharrezkoa izanez gero, betiere interes horien gainean datuak babestea eskatzen duten interesdunaren eta, bereziki, haurraren oinarrizko askatasunak eta eskubideak edo interesak nagusi ez badira.
  • Helburua mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zer helburuz erabiliko ditugu datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuekin erabiliko dira.
  • Datuak minimizatzearen printzipioa: printzipio honekin bat, erabiltzaileengandik jasotzen ditugun datu bakarrak kontratu harremana kudeatzeko edo kontsulta, iradokizun edota informazio eskaerei erantzuteko zorrozki beharrezkoak dira.
  • Zehaztasunaren printzipioa: lotutako datu pertsonalak zehatzak mantenduko dira eta, beharrezkoa balitz, eguneratuak ere bai. Xede horrez, datu pertsonalak aldatuz gero, erabiltzaileak jakinaraziko digu, behar bezala eguneratu ahal izateko.
  • Kontserbazio epea mugatzearen printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz kontserbatuko ditugu datu pertsonalak?” atalean adierazitako epez kontserbatuko dira.
  • Osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioa: printzipio hori errespeta dadin, datu pertsonalak segurtasun egokia bermatzeko tratatuko dira eta baimenik gabeko edo legez kanpoko tratamenduaren aurka, baita galdu, suntsitu edo ustekabez kaltetzearen kontra ere babestuko dira. Horretarako, neurri tekniko eta antolakuntzari buruzko egokiak aplikatuko dira.

Datu pertsonalak erabiltzearen helburua (web orriko erabiltzaileak edo ez)

Bezeroen datuak: Bezeroekin kontratua eta eskatzen dituzten zerbitzuak behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.

Era berean, identifikazio eta kontaktuzko datuak erabiliko ditugu asetze mailari buruzko galdeketak egin eta bitarteko elektronikoen edo bestelakoen bitartez informazio tekniko, operatibo edota merkataritzakoa bidaltzeko berri, gure produktu eta zerbitzuei dagokionez.

Adjudikaziodunen datuak: etxebizitzen adjudikazioak kudeatzeko, salerosketa kontratua sinatzen denera arte.

Hornitzaileen datuak: hornitzaileekin kontratua eta eskaintzen dituzten zerbitzuak behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.

Langileen datuak: gure langileekin kontratu harremana eta lan, gizarte segurantza eta lan arriskuak prebenitzeari buruzko araudia mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.

Hautagaien datuak: egiten ditugun langileen hautespen prozesuetan interesdunen partaidetza eta VISESAren lan-poltsa kudeatzeko.

Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak: horren bidez kontsultak, iradokizunak, informazio edo zerbitzu eskaerak kudeatu eta erantzuteko.

Iragarkietan izena emateko inprimakien bidez jasotako datuak: VISESAren lehiaketa eta lizitazioetarako iragarkien eta argitalpenen izen-emateak kudeatu eta horiei arreta eskaintzeko.

DBAOk baztertzen dituen datuen tratamenduak

DBAOren 14. oinarriak xedatutakoaren arabera, “araudi honek eskaintzen duen babesa pertsona fisikoei aplikatu behar zaie, alde batera utzita beren nazionalitatea edo egoitza, datu pertsonalak tratatzeari dagokionean. Araudi honek pertsona juridikoei eta, bereziki, pertsona juridiko modura eratutako enpresei buruzko datu pertsonalen tratamendua ez du arautzen, pertsona juridikoaren izena eta modua, baita harremanetarako datuak ere barne”.

Beraz, araudi hau eta bere betebeharrak nahiz eskubideak VISESAk egiten dituen datu tratamendu batzuei ez zaie aplikatuko, besteak beste, bezeroei, bezeroak izan daitezkeenei, hornitzaileei, bisiten kontrolari eta harremanetarako inprimakien bidez jasotakoei.

Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa

Bezeroen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria kontratuak gauzatzea eta eskatutako zerbitzuak eskaintzea da.

Asetze mailari buruzko galdeketak egiteko eta VISESAren beraren edo taldeko beste enpresa batzuen merkataritza informazioa bidaltzeko, DPAOk 6.1.f) artikuluan xedatutakoari jarraiki, oinarri juridikoa tratamenduaren arduradunek edota hirugarrenek (VISESA taldeko beste enpresa batzuk) lortu nahi dituzten legezko interesen asetze-maila izango da. Dena den, ez da alde batera utziko merkataritza informazio hori bidaltzearen aurka egiteko interesdunaren aukera.

Adjudikaziodunen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria kontratu aurreko neurriak aplikatzea da.

Hornitzaileen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria beraiekin kontratuak gauzatzea da.

Langileen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria beraiekin kontratuak gauzatzea da.

Hautagaien datuak: datu pertsonalak tratatzeko lege oinarriak lanpostuak bete daitezen langileen hautespen prozesuak kudeatzean enpresak dituen legezko interesak eta interesdunek parte hartzean ematen duten baimena dira.

Iragarkietan izena emateko eta harremanetarako inprimakien bidez jasotako datuak: inprimakiak betetzean eskuratzen zaizkigun datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria horien bidez gurekin harremanetan jartzean emandako baimena eta, beraz, eskaera, kontsulta edo kontaktuari erantzun eta arreta eskaintzeko tratamenduaren beharra da.

Datu pertsonalak lortzea

VISESAn tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek edo beren legezko arduradunek ematen dizkigute.

Webgune honen bitartez lortzen ditugun datu pertsonalak gaitu diren inprimaki desberdinen edo gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoaren bidez jaso dira.

Datu pertsonalen komunikazioaren hartzaileak

Bezero, hornitzaile eta langileen datu pertsonalak, bidezkoa bada, zerga administrazioari jakinaraziko zaizkio lege eta zerga eskakizunak betetzeko, baita finantza erakundeari ere, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA konpainiak horren bidez kobrantzak (bezeroen kasuan) eta ordainketak (hornitzaile eta langileen kasuan) kudeatzen baditu.

Datu pertsonalak kontserbatzeko denbora

Bezero eta hornitzaileen datuak: datu pertsonalak kontratu harremanaren indarraldian kontserbatuko dira eta hori amaitutakoan, legezko xedapen aplikagarrietan ezartzen diren erantzukizunak preskribatzeko epeetan.

Adjudikaziodunen datuak: datuak salmenta kontratua sinatu edo uko egin arte eta legezko eskakizunak betetzeko epeetan zehar kontserbatuko dira.

Langileen datuak: langileen datu pertsonalak kontratu harremanaren indarraldian kontserbatuko dira eta hori amaitutakoan, legezko xedapen aplikagarrietan ezartzen diren erantzukizunak preskribatzeko epeetan.

Hautagaien datuak: hautagaien datu pertsonalak enplegu poltsaren indarraldian kontserbatuko dira.

Bisiten kontrol datuak: bisitarien kontrol datuak gehienez bi hilabetez gordeko dira.

Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotako datuak: inprimakia betetzean erabiltzaileak eskaintzen dizkigun datu pertsonalak bakarrik eskaera kudeatzen den bitartean gordeko dira. Izapideak amaitzen direnean, ezabatuko dira.

Iragarkietan izena emateko inprimakien bidez jasotako datuak: datu pertsonalak interesdunak lehiaketa eta iragarkien iragarki eta argitalpenei buruzko informazioa jasotzen jarraitzea ezetsi edo kontra egiten duenera arte gordeko dira.

Datu pertsonalak ematen dizkiguzunean eskubideak

  • Datu pertsonaletan atzipena eskatzeko eskubidea: tratamenduaren legezkotasuna ezagutu eta egiaztatzeko, zuk edozein unetan eska diezagukezu VISESA enpresak datu pertsonalak tratatzen ari al dituen baieztatzea eta, halakoetan, besteak beste, hurrengoen berri emango dizugu: zer datu tratatzen ari garen, helburua, datuen jatorria, datuak kontserbatzeko aurrez ikusitako epea eta, bidezkoa bada, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak.
  • Zuzentzea eskatzeko eskubidea: zuk datu pertsonalak zuzentzea eska diezagukezu, zehaztugabeak ez badira. Gauza bera egingo duzu datu guztiak osatu gabe badaude, baita adierazpen osagarria eginez ere. Kasu horretan, eskabidean zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzenketa egin nahi duzun azaldu beharko dituzu. Horrez gain, hala badagokio, tratatzen ari diren datuei buruz zehaztasunik eza edo falta dena justifikatzeko dokumentazioa erantsiko duzu.
  • Deuseztatzea eskatzeko eskubidea (“ahaztearen eskubidea”): zuk eska diezagukezu datu pertsonalak deuseztatzea eta tratatzeari uztea, jaso eta tratatzeko helburuetarako jada beharrezkoak ez badira, baimena ezesten baduzu, legez kanpo tratatu badira edo lege eskakizuna betetzeko ezabatu behar badira.
  • Datu pertsonalen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea: kasu honetan VISESAk bakarrik erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko datu pertsonalak gordeko ditu, baita beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen eskubideak babesteko direnak ere edo interes publikoko arrazoi garrantzitsuak badaude.
  • Datu pertsonalak eramateko eskubidea: datu pertsonalak zuri edo bestelako arduradunei entregatzea eska diezagukezu formatu egituratuan, erabilera erkiderako eta irakurketa mekanikorako.
  • Tratamenduaren kontra egiteko eskubidea: VISESAk zuk adierazitako moduan datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, premiazko legezko arrazoiak direla-eta edo erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko tratatzen jarraitu behar direnean izan ezik.

Nola erabili datuak babesteko eskubideak

Zure eskubideak erabiltzeko idatziz eskabidea bidali behar diguzu: Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA, Gamarrako Atea kaleko 1A – 2. solairua – PK: 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba). Bestela, posta elektronikoa bidal dezakezu dpo@visesa.eus helbidera. Bi kasuetan, NANaren fotokopia erantsiko da.

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EAk eskabide guztiak datu pertsonalak babestearen arloan indarreko araudiak eskatzen dituen epe eta baldintzetan erantzungo ditu.

Nola aurkeztu erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean

Zure ustez datu pertsonalak behar bezala tratatu ez baditugu edo datuak babesteko eskubideei modu egokian erreparatu ez badiegu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bai egoitza elektronikoa erabiliz, bai honako helbidera bidaliz: Jorge Juan kalea, 6, 28001 PK Madril.

Datuak babesteko eskubide eta erreklamazioei buruzko informazio gehiago kontrol agintaritzan: www.agpd.es.

Segurtasuna

DBAOk 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EAk arriskuarekiko segurtasun maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntza neurri aproposak onartu ditu.

Segurtasun mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuak tratatzeak dituen arriskuak, nagusiki, transmititutako datuak, bestelako moduan gorde edo tratatutakoak, ustekabez edo legez kanpo suntsitzearen, galtzearen edo asaldatzearen ondoriozkoak edo datuak baimenik gabe komunikatu edo lortzearen ingurukoak.

Sekretuaren betekizuna

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EAk bere agintaritzapean diharduen edozein pertsonak erabiltzaileen datu pertsonaletan sartzeko aukera badu, bakarrik enpresaren argibideei jarraiki tratatzen dituela bermatzeko neurriak hartu ditu; beraz, behin betiko sekretu profesionala gordeko du denbora mugagabez.

Xede horrez, gure langileek enpresarekin duten lan harremanean oinarrituta tratatzen dituzten datu pertsonal eta informazioari buruz konfidentzialtasunaren eta sekretu betekizunaren dokumentua sinatu dute.

Adingabeek webgunea erabiltzea

Erabiltzaileei eskatzen diegu adingabeek web orria erabiltzeko politikak irakur ditzaten. Izan ere, horiek gure webguneko “legezko oharrean” argitaratu ditugu.

Cookie-ak

Cookie-ak testu fitxategi txikiak dira eta ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordeko dira, webgune zehatzetako orrietan sartu ala horiek bisitatzeko. Hala, berriz konektatzean erabiltzailearen lehentasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookie-ek horretan dauden datuak ezin dituzte irakurri, ezin dute informazio pertsonala lortu, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri ere.

Ikusi webgune honetan erabilitako cookie-ei buruzko informazioa “cooki-ien politika” atalean.

Euskadi, auzolana